Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-07 Bergara Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Argazkilaria zara. Oraintxe iritsi zara gertakariaren lekura, eta lanean hasteko unea da.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joan nintekeen ezkontza
bat gertatu den tokira
Playboy-ko argazkilaria
ere izan nintekeen tira!
Baina arnas estuz nago
heriotzari begira
halako zenbat argazki
atera ditut guztira?
Ume bat jausia dago
errepidean erdira
dagoeneko hila dago
eta odolez ari da
beregana zuzendu det
nere flash-aren diztira
tamalez bere begiak
betiko itzali dira.

Beste mila argazkilari
etorri zaizkit atzera
heriotzaren putreak
haiek ere nere antzera
bidali ohi gaituztenak
egunkariak saltzera
etxean utzita gure
kontzientzia eta zera.
Angelu guztietatik
eskuinetik ezkerrera
gorputz atal denak ditut
zoom eta guzti atera
ta argazki baten bila
hor zabaldu det kartera
semea izan zitekeen
zorionez ez da bera.

Itzalari atera ta
argazki sorta itzela
redakziora joan naiz
ezin zen izan bestela.
Nagusiak hor eman dit
nere diruzko txartela
autoan ikastolara
ez naiz ailegatu bela!
Lau t'erdiak bost t'erdiak
oraindik ez datorrela
ta ja dardarka bertatik
aldegitear nintzela
semea etorri zait ta
besarkatu nau horrela
ta sentitu naiz berriro
jaio izan bainintz bezela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra