Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Auzipetuak gauden neurrian
ezin degu egon lasai
horrexegatik mahai txiki baten
kamisetak jarri salgai.
Hara jendea trumilka dator
bat besten atzean hor ai!
Hoien paparrak bete ditugu
gure bihotzak ere bai.
J. Maia
Luze joan da baina azkenik
nola heldu den garaia
gure mahai hau da gure herriai
begiratzeko talaia:
kola hain degu luzea eta
horren txikia da mahaia
elkartasuna da gure herriak
ematen digun epaia.
A. Egaña
Jende mordoa etorri zaigu
hala nahi det nabarmendu
ta kamisetak erdi presaka
ia eskutatik kendu.
Arrazoi dezu guretzako da
elkartasuna ukendu
sendatu ez du ezer sendatzen
baina asko goxatzen du.
J. Maia
Jendea dabil "Aupa lagunak!
Aupa eta gogor eutsi!"
keinu eta hitz laguntasuna
nahi digute erakutsi.
Eurak bezela guk kamisetak
soinean ditugu jantzi
ta epaile batek ezingo digu
duintasuna erantzi.
A. Egaña
Begira hortxe txanda erdian
hiru-lau amona jator
hara ume bat harrapa nahian
xorro-xorro sator-sator
zuen herriko apaiza ere
txandan ikusia det hor
pena bat daukat: ez datorrela
Legebiltzarreko inor.
J. Maia
Bertso finala ezin da izan
auzi honentzat arrotza
harrotasuna degu nagusi
uxatu dezagun lotsa.
Egañak ere eskeini digu
lehen agurraren hotsa
biak batera txikitu zaizkit
kamiseta ta bihotza.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra