Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor, zure lehen laneguna da gaur, eta eguerdian lankideekin irten zara nonbait bazkaltzeko asmotan. Andoni ama dago atean, babarrunak termoan dituela.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Lehenengo lan eguna
hasi det honela
atarira irten ta
sorpresa itzela.
Sentitu nahi nuen bai
etxean bezela
baina esan nizun ama
hau gehiegi zela. (bis)

A. Egaña

Etxean beti gose
ta beti asekaitz
hargatik taperrakin
etorri ni garaiz.
Lantegitik irtena
zazpi lagun alaiz
denentzako egin det
zuekin joango naiz. (bis)

A. Mendiluze

Berehala topatu
dezu zuk lekua
berehala konpondu
besteekin tratua
denentzako taper bat
ondo berotua
ta gero bulegoan
haize girotua. (bis)

A. Egaña

Klaro gero "Prip" ta "Prap"
han zortzi bat putre
babarrunak jatea
mesede zenuke
lana ze arraio dan
badakizu zuk'e
ta horrela azkarrago
egingo dezute. (bis)

A. Mendiluze

Uxatzeko esan det
ta zuk bueltan irri
semea berriz ere
denen parregarri.
Zerbait eskatzen dizut
ama nago larri:
ez zaidazu lepoan
serbilleta jarri. (bis)

A. Egaña

Noski hori zuretzat
litzake tristea
nik ez neukan burutan
horra iristea
baina eskatzen dizut
ai seme gaztea
bukatzean ahoa
garbitzen uztea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra