Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kazetaria zara. Badakizu idazten ari zaren artikulua azkena izango dela.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Noizbait ume nintzen hemen
noizbait bat umea bada
ta sarritan jotzen nuen
egunero letretara
kazetari izan nahi nuen
nire heroien gisara
ta munduari zabaldu
nere hizkien izara.
Unibertsitate baten
pasa ondoren bolada
bekario gisa jo nuen
etxe honetan aldaba.
Beldurrak lotu izan nau
egunkari honetara
ta beldur hori galtzeak
galduko nau beharbada.

Hemen bada Errege bat
inoiz ez dena ukitzen
Jainko batek berariaz
omen duena erditzen
eta ze botere daukan
ez da errez deskribitzen
hasera baten neu ere
menera ohitu egin nintzen.
Gero hasten zara hemen
eta han gauzak aditzen
gaur ari naiz kazetari
gisara ai ni zerbitzen.
Ordenagailuan ez dut
zuzentzailea erabiltzen
idatzi ahala zergatik
dabiltza hitzak gorritzen?

Hemen kazetari batek
nahiz izan hainbat talentu
Marokon behar ditugu
soiltasun ta baita tentu
beti egon zaitezke ta
hanka bat sartzeko gertu
askatasuna ez dute
hemen sekula ulertu.
Sahara aipatzen bada
dena oihu ta mendeku
ez omen dute merezi
gugandik nahiko errespetu.
Artikulua badoa
kitto letra kitto leku!
Españak eta Marokok
hilko dute Aminetu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra