Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-11-12 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-11-12 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Jon
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Elkarri hauxe esanez zabiltzate beti edo gehienetan: "Guk elkarri esan dizkiogunak, eta oraindik ere ez gaituk haserretu.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-11-12 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:

Hamaika aldiz neri esan didak
“Hi haiz hi txoropitua!”
hamaika aldiz hirekin natxok
bertsoetan aritua
nik’e “Buruhuandi!” deitu ohi nian
hik sarritan aditua
oaindik ez gaituk behin’e hasarretu
guk zeukagu meritua! (bis)


S. Lizaso:

“Buruhaundia!” maiz esan diak
demonio loritoak!
Petralkeriak heure putzutan
sarritan dituk itoak
eta oraindik su ez dik hartu
ez Peña hire kolkoak
beti bromatan hartzen baitituk
serio esandakoak. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Etenik gabe hainbat urtetan
batera eta bestera
sarri askotan haundiak esan
baina hori ez da afera
orain haundia gero haundigoa
eta beste bat atzera
baina sobreak hartutakoan
lagunak egiten gera. (bis)


S. Lizaso:

Sarri askotan petralkeriak
nahiz ta ematen dun mina
bertsotarako laguna behar
hori’re gauza jakina
azken batean denen aurrean
ematen baitu ordaina
lagun usteko onena ohi da
disimulatzen dakina. (bis)


A.M. Peñagarikano:
Badakizue nolakoa dan
nire aldamenekua:
bertsolaria, oso klasista
ta azpeitiar petua
eta joandako leku haietan
betetzen daki lekua
hau eoskorra eoskorra da
baina bihotz onekua. (bis)


S. Lizaso:

Zer arraiotan kolpetik jarri
horrenbeste konpromezu?
Zer arraiotan ni famatuaz
zabaldu hoinbeste mezu?
Aitortu behar faltsukeriak
beti ematen dula su.
Barkatu baina azken boladan
asko aldatu zera zu. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Gaur bezelaxe leku askotan
elkarren aldamenean
Egaña ere gurekin sarri
beti edo gehienean
eta esan det eoskorra dala
eoskorra bere planean
baina hori bai sinpatikoa
txanpaina edaten dunean. (bis)


S. Lizaso:

Zalea naiz bai honen kontura
ez dut probatu bizitzan
ta bera ondo babestu ohi da
Xebastianen kerizan
kokalekuan biok ondoan
Jonek agindu dun gisan
baina aukera eduki banu
urruti jarriko nintzan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra