Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xabi Bizkaiko txapelduna da, eta Etxahun txapela. Egin dezagun atzera. Atzo ezagutu zenuten elkar, baina orain arte ez duzue elkarrekin egoteko aukerarik izan.

Deskribapena

Doinua
Durangotik gorako
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya: Guztia emon neban
zu izatearen truke
ta oraindik gehiago
be emongo neuke.
Zure atzetik pasata
horrenbeste urte
ze hormatan jartzea
gurako zenduke? (bis)

E. Lekue: Badakit merezita
txapeldun zarana
baina ai zer gogorra
dan txapelon lana!
Sekula ez dot sufridu
ai ama, ai ama
zuk buruan jartzean
sufridu nebana! (bis)

X. Paya: Jogurt mantxa bat deuko
zuloan atzean
ta artilea bere
buruan jartzean.
Bai, bizi izan zara
itxura beltzean
txarto tratau zaitue
Igorren etxean? (bis)

E. Lekue: Bai nahikoa eskasa
gendun Igor hori
beraz eskakizun bat
eingo deutzut zuri:
horma nigaz bakarrik
triste da agiri
bi urte barru ekarri
laguntxu bat niri. (bis)

X. Paya: Laguntxua gura dau
edarto edarto!
Neure etxean ez zara
egongo zu txarto.
Beraz hamen komodo
ipini beharko
hauxe zure etxea da
urte askorako. (bis)

E. Lekue: Baina ezagutzen dodaz
zure modukoak
harrotu ohi direnak
ta jarri gogoak.
Gu gara txapel baltz bat
kategorikoak
niri ondoan ez jarri
eskolartekoak. (bis)
X. Paya: Lasai zeu behar zaitut
ondo-ondo jagon
egunero eingo'tsut
paretan jaramon
baina orain banoa
txapela hor konpon!
Banoa ikustera
makilak zer dinon. (bis)

E. Lekue: Beraz makila dozu
ni adina maite.
Kontuz! horrek egingo
deutsu noizbait kalte
itxi nire ostean
leiho eta ate
makila itxi egizu
nigandik aparte. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra