Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Hamahiru koma bosta
omen gehienean.
Ni ez nago haserre
holako esanean:
nereak neurri hori du
lo dagoenean. (bis)
Murua:
Nereak jo zituen
beheko bazterrak,
hamar zentimetrotan
bukatuak gerrak.
Ni ere zerbait banaiz
Lizasoi eskerrak. (bis)
Irazu:
Zentimetro kontukin
nik ez det esango,
baino horrela bada
bota behar sendo:
neurrik ez daukanean
egoten da ondo. (bis)
S. Lizaso:
Azkenean neurriai
hartu behar prenda
ta nerea ez dabil
neurritik ertenda:
berak nahi dun tokian
ondo kabitzen da! (bis)
Murua:
Gizonaren kontua
zentimetro pila...
Beti ibiltzen gera
haundiaren bila.
Ez al da askoz hobe
ttiki ta abila? (bis)
Irazu:
Barka Lizaso baino
ni hemendik galdetzen:
erreza izaten al da
horrela asmatzen
neurritik atera ta
arrastuan sartzen? (bis)
S. Lizaso:
Ez dakienai hasi
behar dut esaten,
Irazuk ez baidaki
nola dan izaten:
arrastoan sartu ta
arrastaka irten. (bis)
Murua:
Parre eragilea
da kontu lizuna,
haundi ta mardula da
honen azpizuna.
Honi eman zaiozu
sobratzen zaizuna. (bis)
Irazu:
Ondo da, hoi hartzen det
benetan aintzako,
baina ni osatzen naiz
nahi detenantzako.
Sobra hori gorde zazu
besten batentzako! (bis)
S. Lizaso:
Muruan proposamena
nere kalterako,
ta betiko bidetik
ez naiz aterako:
sobrea gordetzen dut
falta danerako. (bis)
Murua:
Beti kontu berdinaz
ai gera lanean,
zentimetro kontua
nagusi azkenean,
ta horren neurria dago
irudimenean. (bis)
Irazu:
Dena da irudimen,
ze arrazoi fina!
Haundiak alde txar bat
badauka jakina:
behin erori ezkero
zutitu ezina. (bis)
S. Lizaso:
Baina ez det onartzen
Irazun esana
eta gezurra-edo
izango zan dana:
inoiz ez da erortzen
zutitzen ez dana. (bis)
Murua:
Ttikiak ere, bada,
ez dauka gauz onik!
Horrekin zalantza asko
eduki ohi dut nik:
ez zaio antzematen
zutik dagoenik. (bis)
Irazu:
Igual antzemango da
behar dan unetan.
Hamahiru zentimetro
bertsolarietan...
ze neurri daukazue
gai-jartzaileetan? (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra