Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-02-21 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jose Joakin Mitxelena
Bertsoa entzun |
1988-02-21 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jose Joakin Mitxelena
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lizaso
Ehun da sei kilokin
ni hemen naukazu,
Mitxelena ba al zera
horrenbeste pisu?
Gizonan ia trazak
guztiak dauzkazu,
pisuz eta bestela
astunagoa zu.
Mitxelena
Hemen gizonak badizkik
kiluakin lanak,
batez e(re) flako zaleak
izandu geranak,
alperrik neke asko
gaude eramanak,
oraindik bizi arte
eman behar diranak.
Lizaso
Tranpak ere zarrak de-
nak ditu jakiten,
disimuluan badaki
honek hitzegiten,
zein geran astunena
galdetzen ziguten,
zerbaitegatik bererik
ez digu esaten.
Mitxelena
Astunena nor geran
esateko biok,
guk hainbeste karga (e)re
ez zedukak inork,
nik nahikua bazeukat
eorrek zer diok,
mesede izango dek
kendutzen badiok.
Lizaso
Astunena nor geran
ez al da nabarmen?
Mitxelenak jaten badu
nik hainbeste kemen,
abiatzean atzetik
jarri errepatzen,
hankak Lasarten eta
ipurdiak hemen.
Mitxelena
Garbi esango diat
pentsatzen detena,
hik ezagutzen al dek
eorrek daukakena?
Neretzako heu haiz
hemen astunena,
hobeto esateko
bitan astuena.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra