Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-12-08 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Patxi Iriart, Kristiñe Txoperena
2007-12-08 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Patxi Iriart, Kristiñe Txoperena
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
P. Iriart: Nik hala pentsatzen dut
bada gehiegia
aspalditik badakit
naiz lodiegia;
jauntziak hautatzean
a ze miseria!
Aterabiderik ez
hori da egia
nik bi behar ditut ta
zuk baten erdia. (bis)
K. Txoperena: Arropa aurkitzea
izaten da txarra
zu lodiegi zaude
eta ni meharra
baina halere badugu
arropa beharra
eta bat aurkitzeko
behar da indarra
soilik ez dugulako
gorputz estandarra. (bis)
P. Iriart: Zu haundi ta luzea
ni ttipi apala
zailtasunak ditugu
besteek ez bezala;
ni lodiegia naiz
ta izanen da hala
ez dut nehoiz utziko
edo ez berehala
nere gau erditako
jamon york kaxafla. (bis)
K. Txoperena: Jamon yorka eskuan
besteak ardoa
aizu beti bezela
daukazu ahoa
baina aizu baduzu
jarraitzen gogoa
ni arropekin zabal
zabalegi noa
ta hola ematen dut
oino meheagoa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra