Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (36. 2007. Gabiria)
Saioa
2007-04-14 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Arkaitz, bizi guztian ikusi dugun Michelineko panpina biribil hori zara. Orain erabaki dute gizentasunaren kontrako kanpaina dela eta, argaldu egin behar duzula; Alaia da Michelinen panpina berri hori.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Oiartzabal: Nahiz nere ustez erabakia
izan den horren ergela
Michelin degu errueda marka
bikaina eta itzela.
Ez du ba usteko irudi hori
hain zoragarria dela?
Nere iguala da pintxatuta
baldin balego bezela.

A. Martin: Zuk buruan duzu haize gehiena
horregatik duzu ekin
harropuzkeriz oiloen gisan
beti egiten duzu berdin.
Ni hautatzea askoz hobe da
dena ondo joan dedin
zeren zurekin egin daitezke
hiru muñeko Michelin.

A. Oiartzabal: Michlelin dela gurpil marka bat
komentatu det lehenengo
baina ibiltzen da beti kotxeetan
ta kamioietan edo
beraz hain hautu txukuna denik
ezin liteke espero:
bizikletaren rueda dirudi
perfilez jarri ezkero.

A. Martin: Zurekin nola hitz egin majo
nik jada ez dut jakiten
beti hain harro eta xelebre
beti tonto astakirten.
Ni hautatzea hobe da beraz
zuk ez jarraitu ekiten
gurpila zu zeu izan zaitezke
kroketarena egiten.

A. Oiartzabal: Badakizu bai jan ditudala
lehendik kroketa mordoa
nere ustetan askoz hobe zen
pixkat borobilagoa.
Benga, lagunak egin gaitezen
hori da nere gogoa
nere kontura joango da-ta
lehenengo haize tragoa.

A. Martin: Zu isiltzeko nire desira
agoan ez da beteko
baina ni hautatu naute ta beraz
dena daukazu galtzeko
edo dieta egin ezazu
apurtxo bat argaltzeko
lehen ere nahiko problema zenun
argazkietan sartzeko!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra