Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-02-26 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1989-02-26 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua
Beraz Arjelen eztabaidaka
gogorrez hasiak daude,
gu gaur bi gazte haiei begira
kezkati gatoz halare,
izan nahi degu pake garbi ta
egiazko baten jabe,
baina Euskadik han lortu dezan
bururik makurtu gabe.
Arzallus
Euskal Herria buru makurka
bide kurritzen ari da,
gu hemendikan Afrika aldera
oraintxe gaude begira,
zuzen-zuzen sartu behar degu
arazo baten harira,
Nafarroa sartu dezatela
lehenbizi Euskal Herrira.
Murua
Beraz Nafarrei bateratzeko
bide bakarrera heldu,
lana sortu ta jaso hizkuntza
Euskadi ez dadin goibeldu,
falta zaigu senide asko
borondatea azaldu,
kartzelan dauden anai guziei
hango ateak zabaldu.
Arzalluz
Bide berri batzuek urratzen
komeni zaigu hastea,
mahai horren bueltan ikusten baita
itxaropenen atea,
Euskal Herrian izan dezagun
zoriona ta pakea,
Euskal Herria euskalduntzeko
jar dezatela epea.
Murua
Beraz epea jarri dezaten
euskararentzat atea,
ta etetzeko muga erdian
ezarria dan katea,
zazpi bagera guk nahi genduke
betiko izan bate(r)a,
bestela ez da hortik sortuko
inoiz egizko pakea.
Arzalluz
Pake bidean lehenbailehen eman
lezate beren pausoa,
pake iduri hegan ikusi
dezagun hemen usoa,
muga zahar hori izan da beti
Herri honen arazoa,
zazpi probintzien loturatzat
jar bezate Bidasoa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra