Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-07-09 Abadiño Jaialdia
Gai-jartzailea
Jose Inazio "Arri"
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etorkizuna ikusteko betaurrekoak jarri eta 2013. urtean zer nolako Euskal Herria ikusiko zenukete?

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Garbitu, behintzat, egin itzazu;
ez da ikusten, ze pena!
Gutxi asko be azaldu nahi dut
bere kanpo eta barrena;
nere urtea dago bi mila
eta hamairugarrena,
oker ez banauk gure autopistak
debalde izango direna. (bis)

J.Sarasua:
Bi mila ta hamairugarrenean
jarri dut begi ninia
eta hor dago Euskal Herri bat
guretzako eskeinia;
askatasuna da, zorionez,
nagusi han ipinia,
eta jubilatuta dauzkagu
Arzalluz ta konpainia. (bis)

Iturriaga:
Ordua da ta, nere atzeko
hauekin fijatu nadin:
Mañu hor dabil oraindik ere
bere Patrol zaharrarekin,
Igorrek dauzka "Nike" zapatillak
"Bostaire" kamararekin,
ta Sarasua agure zaharra
praka mahozko urdinekin. (bis)

J.Sarasua:
Pertsonalki zer ikusten dudan
kantatuko dizut azkar:
Mañu ez dago bizirik eta
hor ez dut kantatu behar,
Peña famili haundi batekin
dabil Donostian zehar,
Iturriaga patila gabe
eta Maddaialen neskazahar. (bis)

Iturriaga:
Hementxe gabiltz atzeko hauekin,
gezurrak bota ta bota;
lehen ez dut ezer kantatu eta
Peñak hor bota dit bronka;
palankatxo bat badaukat eta
ez noa inora hemen jota,
hortik aurrera biziko naizen
oso seguru ez nago ta. (bis)

J.Sarasua:
Gure mundua ikus daiteke
gauza arraroz beteta:
oraindik ere bizirik dago
kutsadura eta seta,
baina hementxe utzi nahi nuke
geroaren berriketa,
Steve Wonder-ena egiten
aspertuta nago eta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra