Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jarraitu dezagun aurreko ildotik. Barkatuko didazue horrela esatea baina? Zuek garai honetakoak bai, baina aurreko garaikoak ere bazarete. Konta iezaguzue garai hura ezagutu ez genuenoi, lehen nola ziren gauzak.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Ze garaietan jaioa naizen
egin didate galdera:
amerikarrak kohete baten
behin han ilargi aldera
Amstrong ta Aldrins, Collins ere bai
hiru lagunak batera
ene ze urtetan jaioa naizen
hortik kontuak atera! (bis)

J. Agirre: Bakoitzak berak pentsatu behar
ez da gauza nabarmena
honen aldean zaharra naiz ni ta
saiatuko naiz ahal dena:
probatu nitun gerra soinuak
ta Patxiren rejimena
hargatik txiki gelditu nintzan
gehiago hazi behar nuena. (bis)

A.M. Peñagarikano: Berriro ere jarri behar det
adibide bat apaina
Bahamontesentzat Frantziko Tourra
hark egin zuen azaña.
Gogoan daukat Gabikarentzat
izan zan Vuelta España;
beraz urteak dauzkat visagrak
erdoiltzen hasteko aina. (bis)

J. Agirre: Gabika eta gainontzekoakin
badakit nora zuazen
baina nik ere esan behar dizut
zerbait oker edo zuzen:
zure aldean lehengo gauzak nik
nola zaharragoa naizen
Arria eta Korta aizkoran
ezagutu al zinuzen? (bis)

A.M. Peñagarikano: "Ze urte dauzkak?" galdetzen dute
saioero-saioero
"Ibarretxeren kintakoa naiz"
ta aitortuko det gero
Sharon Stone'e kintakoa det
asko jarri ditu bero;
kauen la ez naiz ni horren zaharra
ondo pentsatu ezkero! (bis)

J. Agirre: Zein kinta lagun izan dituan
ere aditu diot nik
ez gero pentsa Peña honekin
aguantatzen giro danik!
Ni soldadu're ez nitzan joan ta
ez det egingo gauza onik
nere kintoan ez zan izango
aipatutzeko gizonik! (bis)

A.M. Peñagarikano: Joxe Agirre sasoiko dago
ez argal eta ez plako
oraindik ere bertsotarako
presentatzen zera guapo;
ta soldaduska ez zala joan
ene zenbat negar malko!
Zu joan gabe geratu al zinan
inutila zinalako?
Barkatu esan dedalako. (bis)

J. Agirre: Joxe Agirrek inutila ez dan
muestrak azaldu ditu
lau seme-alaban aita izan naiz
nahi dezutenak aditu;
horrek ez dauka zer esanikan
nahiz joan gabe gelditu
poz bat bakarrik daukat bizitzan
Franco ez nula serbitu. (bis)

A.M. Peñagarikano: Aizu Agirre postura hortan
orain ez zaitez gelditu.
Honek bertsoak disimuloan
galantak botatzen ditu.
Baina bukaera ez zuen behar
"Franco ez nula serbitu"
horrek bukaera izan behar zuen
"Franco ez nula garbitu!" (bis)

J. Agirre: Errezena zan garai batean
hori pentsatzen hastea
uste al dezu nahi dezun dana
esaten zuri uztea?
Aitona egin behar zun garaian
hartu zuen emaztea
lehenago mutilzaharra genduen
ta orain gizon gaztea. (bis)

A.M. Peñagarikano: Axaria ta adar jolea
Agirre Orandakua;
oaingoan ere zuk bota dezu
hemen beti-betikua.
Hoita hamasei urte zenitun
zu ere ez zinan mutikua
eta andrea hartu zenuen
hemeretzi urtekua. (bis)

J. Agirre: Ikusten danez ni ez neguen
inutila edo eria
nahiz honek esan nik banuela
zerbaitetan aberia;
mutilzahartuta gero hartu nun
sasoi-sasoiko loria
zuk nahi dezuna esan zazu baina
hori da kategoria! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra