Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-07-06 Lesaka Jaialdia
Gai-jartzailea
Arozena, Manolo
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lopategik orain arteko 30 urteko historia kontatu behar du etaa Muruak ondorengo 30 urtetan zer gertatuko den.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lopategi
Euskal Herriak sufritu ditu
historian zenbait kalte,
baina tokatu zitzaizkidanak
nere bihotz dena bete,
nahiko burruka izango degu
herri hau askatu arte,
Francoren mende pasatu gendun
berrogeitamar urte.
Murua
Igarle gisan heldu nahi diot
ikasgai honi hemendik,
abertzaleok izango gera
gainontzeko denen gaindik,
erdera baju ikusten degu
behinik behin hala diot nik,
Euskal Herrian ez da izango
euskeraz ez dakienik.
J.Lopategi
Lehen euskera (e)re gal(er)azia zen
haiek bai urte larriak,
erdera hutsez egin beharra
nola hitz ala irriak,
Franco hiltzean askatasuna
nahi zuen Euskal Herriak,
traizioa ekarri digu
demokrazia berriak.
Murua
Askatasuna(re)n lore berriak
beteko ditu bazterrak,
ez gera izango Frantzia eta
Espainiaren maizterrak,
herri osoan ahalegin eta
ekimenari eskerrak,
behin betirako galduko dira
politikako gansterrak.
J. Lopategi
Guztiok bizi beharko degu
etorkizunaren fedez,
baina gaurkoa nola edo hala
alda zazue mesedez,
lagun eginak jarri zaizkigu
Ardantza eta Gonzalez,
zerbait ginala uste genduan
eta azkenean ezer ez.
Murua
Hoiek ez dute ezer lortuko
hori gauza segurua,
baina argituz joango zaigu
euskaldono(r)i ingurua,
askatasunez lortuko degu
nahi genuen helburua
zazpi lurralde baturik eta
Iruñan hiriburua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra