Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lantokiko sarreran Azpillaga portero dago eta Zeberio bost minutu beranduago dator lanera. Hiruna bertso hamarreko txikian

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga
Leheno ere iñoiz egin du
hau ez da gaurkua
atezaiak honentzat
eiten du nahikua,
erdi lotan datorren
tonto lapikua
loz galea dezula
itxuran nahikua
juan da azkar ein zazu
len galdutakua.

Zeberio
Bost minutu berandu
eman du albiste
gure portero zahar hau
ez daukagu triste,
atzo parranda egin nun
nola naizen gazte
irikizak atea
aguro ta laste
hala ere egingo diat
porterok hainbeste.

Azpillaga
Porteruak zaitzeitu
ate ta jardiña
besteak zuzentzea
nere ahalegiña,
berandu etortzeak
ematen dit miña
heldu liteke baiña
beti du eziña
azkena etortzen da
alperrik haundiña.

Zeberio
Besterentzat badauka
hoin beste enrero
hasten naizenen lanen
egiten det bero,
bokadillotxo bat jan-
go diat bai gero
honek ematen duna
aitzeki ta zero
bera langille izanda
jarri zan portero.

Azpillaga
Denborarik geiena
eiten du geldia
parrandan ibiltzeko
ez da kobardia,
tabernazalea da
hoi du alderdia
begiak gorriak ta
kolore berdia
lanean egiten du
besfien erdia.

Zeberio
Honek egiten duna
besteari kanta
atea irikitzeko
horren beste lata,
altzatzeko gogua
hori zaio falta
bere burua jarri
langille aparta
bien bitartez degu
alperra galanta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra