Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-02-16 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-02-16 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aspaldian ez zara iristen.
Gaiari oharrak
Publikoak erabaki du gai mota. Gai-jartzaileak aukera gai arrunta eta gai arraro edo
berezia jarri du. Jendeak bigarrena aukeratu du.

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-02-16 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere ustez oraindik naiz
lehen nintzen mutil xarmanta
oraindik gorputza daukat
sasoiko eta galanta
"maite zaitut" belarrien
ertzera sarritan kanta...
Begiratu Egañari:
ezin liteke aguanta. (bis)
Holakorik ez zitzaidan
gertatu sekula santa
ni ez nintzen atzeratzen
bi minutu hiru tanta
aspaldian det ordea
ezin iritsian planta?

Aspaldin ez naiz iristen
A-8a obran da-ta. (bis)
Onartzen det indarrikan
ia ez daukat kolkoan
nahiz ta erronka sarritan
ibiltzen dedan mokoan.
Hiru segidan botatzen
nituela esan doan
neskak etortzen zirela
arrapaladan mordoan (bis)
Baina umiltzen hasteko
garaia degu gaurkoan
sintzeridade apur bat
jarri nahi nuke jokoan:
ez naiz iristen inundik
horretan hasitakoan
lehen etxean pasatzen zen
ta orain etxerakoan. (bis)

Ez iristea normala
omen degu aidanean
are ta normalagoa
nik daukadan adinean;
hasi segi eta segi
eta buka ezinean
gizonezkoek burua
jeitsi dute azken finean. (bis)
Neroni ere gaur egun
fin ibiltzen naiz lanean
baina ezin dut luzitu
garai bateko planean
baina gaia bertsoa ta
bertsoa gaia denean
nere hirugarrengo harta
iritsi naiz azkenean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra