Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-04-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno, Iban Urdangarin
Bertsoa entzun |
2006-04-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno, Iban Urdangarin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Urdangarin: Holako ikusmira
hara oraindikan!
Arren ez zazu hartu
eroita minikan!
Zuzen ez dezu jartzen
zuk ladrilurikan;
gaurko gazteek ez dute
pulamenturikan! (bis)
A. Lizarralde: Aldamiua gaizki
ipinia dela;
ladriloa hola ez
jartzeko horrela;
masa hola ez da egiten
eiten da bestela...
Ez al zenun lan egin
langile zinela? (bis)
I. Urdangarin: Errespetoan ere
zabiltza alrebes
baina hori bai aurretik
zuzen eta legez;
traje preziatuak
kasko eta arnes...
preparatibo asko
pulamenturik ez! (bis)
A. Lizarralde: Denborarik ez al'zu
musian galtzeko?
Lehendik ere etorri da
asko zure antzeko.
Esan dit horrela ez
hola dago hobeto
talenturik ez dunak
zutik egoteko! (bis)
I. Urdangarin: Hala ere zabiltza
itxura alaian
aldamiora igota
hain postura zailan;
masa ta ladrilukin
zerbait egin nahian...
goseak hilko zinen
Francoren garaian! (bis)
A. Lizarralde: Beti zaharrak gaztetan
bazuen sasoia
baino iristerako
etorri herdoia.
Nahiz gaizki egin dudan
etxe honen goia
gustora egingo nuke
zure panteoia! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra