Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-07-25 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabi Paya
Bertsoa entzun |
2007-07-25 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabi Paya
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Paya: Dentadura ondo kolokatuta
bildu orduko adorea
lige kontutan traba sekula
ez da izan umorea.
Kaixo panpoxa dantza dezagun
ba al daukat ohorea?
Hemen daukazu parejarako
falta zaizun erregea.
On. Enbeita: Dantza eskean etorri zara
ilusino ta ohorez
eta ez dakit hemen zer esan
edo bai edo eta ez;
nahiz eta harro etorri zaren
niregana betiko lez
dantzari ona izan bazina
gaur ezkonduta zengokez.
X. Paya: Ez deust egin ba halako baten
ezetz bota eta muzin!
Bueno halan be egin behar dot
ondino zenbait ahalegin.
Dantzan fina naz bai badakizu
hortan hartzen dot atsegin
ta askorekin dantzan egin dot
eta bakarragaz ezin.
On. Enbeita: Erdi penatan eskean zatoz
estropozuz estropozu
ezetz esanda ia egin dozuz
hamar mila negar pozu;
baietzera jo behar dot hemen
nahiz ta ez emon bi mosu
baina hori bai eskua gerri
ganean euki behar dozu.
X. Paya: Ikusten danez saihestuko dot
dantza aldiko baraua
eta baietzaz aldiz jarri deu
lehendabiziko araua.
Bale jota bat dantzauko dogu
arin-arin ta enparaua
eta gustura baldin bazagoz
iluntzean agarraua.
On. Enbeita: Aizu astiro! Zuk egin dozu
bakarrik proposamen bat
ta orain golpera hiru-lau dantza
atara dozuz niretzat;
dantza bakarra egingo dotsut
agarrauan dala behintzat
arin-arina egitekotan
lagunekaz nahiko daukat.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra