Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-07-24 Aia Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitona eta biloba zarete: aitona Antonio eta biloba Jexux Mari. Larunbat ilunabarra da. Aitona Antonio etxeko atarira atera da eguneko azken zigarroa piztu eta egunari agur esatera. Iloba Jexux Mari, berriz, dotore-dotore jantzi eta atarira atera da gauari ongietorria ematera.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Atarira irten ta
eseri ondoren,
papera liatu det
ahal zanik ondoen.
Ilunabar gorri hau
begien atseden.
Zerua nunbait bada
hemen dago hemen,
zigarro bat erreaz
lotara baino lehen! (bis)

Irazu:
Gazte denboran berri
aitonak'e jakin,
lehenago ibilia
baizera behinepin.
A ze nolako sua
azken txinpartekin!
Umea dirudizu
zigarroarekin!
Goazemazu parranda
zure ilobakin! (bis)

Egaña:
Parrandazale zera,
hartzen dizut usai.
Ni aspalditxo nabil
holakoen etsai.
Garai baten egin nun
hainbat festa ta jai...
Joateko diozu
baina ez nuke nahi.
Hemen nago primeran
egonean lasai! (bis)

Irazu:
Egonean al zaude
aitona primeran?
Nik ez bezela nunbait
urteak soberan.
Baina konsejuren bat
nahi det irteeran.
Neskaren bat tokatu
behar bazait aukeran,
zer egin beharko nukeen
konsejun bat eman. (bis)

Egaña:
Nexka bat etortzea...
zenbat nobedade!
Lehendabizi hitz egin
xuabe-xuabe.
Gero taberna joanda
zeuk pagatu, hobe...
Dena egin nahi ta ezer ez
zabiltza halare,
ta nik dena egiten dut
ezer egin gabe. (bis)

Irazu:
Bistan da ametsetan
bizitzen zarela,
baina noizbait gaztia
izandu zinela.
Konseju bat ematen
hasita epela...
Gonbidatu neronek
egin behar detela,
orduan emaidazu
bankuko txartela. (bis)

Egaña:
Ni hutsean nagola
lehenengo abisu,
nere txartelak badu
hainbat konpromisu!
Nexkatara zoaz ta
gainera indartsu.
Varondandy gehiegi
bota dezu, aizu;
eltxoak bakarrikan
joango zaizkizu! (bis)

Irazu:
Hori bakarrik bada,
a ze ibilera!
Aitonan ona ez da
iloban galera.
Gehio etorriko dira
nere aldamenera.
Orain zuk erretira
askozaz hobe da;
ilia orraztuta
segizu ohiera! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra