Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (29. 2005. Zarautz)
Saioa
2005-09-02 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Lizaso, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek zahar etxean bizi zareten bi alargun zarete. Zuk, Beñat, bizitzeko gogoa bizirik mantentzen duzu. Zuk, Agin, ez duzu aurrera egiteko ilusiorik, ezta kemenik ere.

Deskribapena

Doinua
Hauxen da gaia zelebrezkua
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Beñat Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Amets polit bat egin nuen behin
ni izango naiz betiko
larogeita hamar urte gainean
ta oraindik nago tinko
nahiz eta nere seme-alabak
zai dauden noiz naizen hilko
bistatik kendu naute bai baina
ez naiz bela eroriko.

A. Rezola:
Bota nahi zaitut esan zizuten
eta atera irriparra
nere zeruan ordea ez dago
horrelako ortzadarra
nere bizitza egoitza hontan
ez da batere edarra
zuri musian irabaztia
bada nere poz bakarra.

B. Lizaso:
Neri musian irabazita
zabiltz eroen moduan
baina uste det traba bakarrik
eingo degula zeruan
ehun ta hogei urtera heldu
besterik ez det buruan
eta horrela sartuko naute
Guinesseko liburuan.

A. Rezola:
Egia esan nik lanak ere
battut hori sinisteko
eta sinistu dezakedanik
ere ez dezu usteko
ez dakit zenbat neurtzen dezun
laguna bataz besteko
baina zu haundi samarra zera
Guiness libruan sartzeko.

B. Lizaso:
Nere lagunak esan duena
sentitua det arraro
zu ez bezela mundu honetan
ni biziko naiz luzaro
beraz hiltzeko gogoz zaude zu
ta ni harrituko nago
heriotza bera etorriko da
ni bila ez naiz joango.

A. Rezola:
Arrazoi dezu zeozer ere
ikasia det zugandik
gutxienean kontzientziak
neri horixe esan dit
ikusi dezu umore pixkat
nola badedan oraindik
ondo ez bizi ta halere ez det
hiltzeko bat'e presarik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra