Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:

Ai Antoñito hobeto duzu
espabilatzea garaiz!
Garai batean atzeko filan
eseri izan gara maiz
ta panorama hau ikusita
ez lagun eta ez apaiz
azkenaldian badaezpada
lehenengo filan jartzen naiz.


A. Egaña:

Larogeiraino iriste omen da
hamar pertsonatik hiru
larogeirako gutxi falta guk
hargatik nabil seguru
Joxe hiltzea Martin joatea
ez da guretzat apuru
estadistikan ikuspegitik
aukera gehio ditugu.


J. Maia:

Estadistikak alperrik dira
zimelduz doa arbola
gurutze haundi bat dugu aurrean
Bibliako parabola.
Hankak dardarka ipintzen zaizkit
ez dakit nola kontsola
iruditzen zait Jesukristo ja
neri begira dagola.


A. Egaña:

Ene Juanito ez zazu pentsa
horrenbeste disparate!
Ai Jesukristok ze aurpegi dun
ze itxura ze betarte!
Bera begira egonagatik
Joanito lasaitu zaite
ni ez naiz joango bere ahotik
"Hator! Hator!" entzun arte.


J. Maia:

"Hator! Hator!"an zai zaude beraz
hori ez da nobedade
ja balantzaka jarriak daude
elizako lau zutabe
"Hator! Hator!"a arriskuz dator
izan zaite horren jabe
kantua ia entzun leike ta
gaztainak erreta daude.


A. Egaña:

Ze pesimista zauden laguna
hauxe da hau desastrea!
Herio laister helduko dela
hori da zure ustea.
Gainera haundi-haundia zera
zeinen detaile tristea!
Onena dezu zure neurriko
kaja egiten hastea!


J. Maia:

Kaja eginda daukagu ia
pinuak ere aparta
ta seme-alabak herentziaren
folio bati tiraka.
Gu bakarrikan gaude elizan
gure txapel ta abarka
ta Jangoikuak nahi izanda're
nun aukeratu ez dauka.


A. Egaña:

Badaezpada're ixkutatzen naiz
elizako horman kontra
meza ez zaigu bukatu baina
joateak ez dit inporta.
Orain irten da Mari Felixa
kinu bat nahi diot bota
ta zu joan zaitez Pepitarekin
alargunduta dago-ta!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra