Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
| Bertsoa entzun | 
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
		
				
				Neurria: 
		Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Oraintxen dela urte mordoxka
bertsoaren aitzakian,
kantatu zendun zortziko haundian,
gero zortziko txikian;
hain maite zendun gure kultura
ta bertsoei atxikian...
poztu gaitezen gaur gure Felix
dago modu egokian,
Himalayako mendi katean
ametsen bizitokian. (bis)
Ni're lur jota laga ninduen
holako albiste tristiak;
ikusi nitun zuk Himalayan
egindako argazkiak,
ta bihotzean gordeak ditut
nik hango argi izpiak;
zure aldean indar gutxi du
mendi hartan eguzkiak,
zure irrifarrak urtuko ditu
munduko elur guztiak. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
