Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Esku huts,
galdu gendun giltza;
ze gorputz?
Gorpua da hitza;
umezurtz,
halaxe gabiltza
bidean minez.
Aznarri
aholku batzuk, lehen,
ezarri
dizkiot nabarmen;
ni larri
beteko dituen
orgullo minez.
Mesedez,
ETA ere aitu:
odolez
kalerik ez blaitu;
tamalez
lotu egin gaitu
askatu minez.
Narrastu
da giro txepela;
garraztu
harreman nibela;
ez ahaztu
herri bat badela
bizitza minez.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra