Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-01-20 Mungia Jaialdia
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Mendiluze, Aitor
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Joan den astean bertsolari handi batek utzi gaitu, Iparraldeko Xanpunek.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Pertsonalean hain urrutiko
eta jardueran lagun
izan zaitugu, baina jadanik
gurekin ez zaude Xanpun.
Nik eta neure adinekoek
gutxi ezagutu zintugun.
Beraz besterik ezin det esan:
agur lagun ezezagun. (bis)

Iturriaga:
Neuri be ez jat sarri tokatu
Xanpunegaz kantatzea
baina zeozek lotzen gintuen:
bertsoa gendun etxea.
Bizitza holan da ta alperrik da
orain negarra jotzea.
Omenaldirik onena bere
bertsoak gogoratzea. (bis)

Egaña:
Ai Xalbadorren sakontasuna
ai Mattinen irriparra!
Amets Arzallus, Sustrai Colinak
orain daukaten indarra...
Bien artean Xanpun izan zen
dago aitortu beharra
Iparraldeko bertsolarien
enbajadore bakarra. (bis)

I. Elortza:
Xalbador edo Mattin ondoan
zuk bertsoa maiteminen;
gero Ezponda ta abarrekin
orain han ta gero hemen;
azkenik Colina ta Ametsekin
ere mila bertso kemen...
Asko bizita joan zara baina
luzeago bizi ahal zinen! (bis)

Mendiluze:
Nik bi milako Bertso Eguna
gogoan nahi det mantendu:
Silveira eta zure saioa
orduan zen nabarmendu;
hain desberdinak izan ta elkarri
ezin irrifarrik kendu!
Ezer ez dela dirudi eta
horrek dena esaten du. (bis)

Iturriaga:
Gogoan daukot orain bost urte
batera ginen Itsasun.
"Arno xorta bat edan gabean
bersotan nola haiz jardun?"
galdetu zendun eta gaur zelan
batu garen hainbat lagun...
bazkalorduan zure omenez
topa eingo dogu Xanpun. (bis)

Egaña:
Ederki aski pentsa dezaket
Manuel ezagututa:
diosalako beti prest zegon
irribarrez osatuta;
heriotza ere hartuko zuen
nunbait ezin uxatu-ta
irribarretsu eta gainera
bostekoa luzatuta. (bis)

I. Elortza:
Behin Donibane Lohizunen ginen
bertso afari ta trago
ta zenbait bertsok ni txundituta
utzi ninduten zeharo.
Gero hizketan hau eta hura...
han jardun ginen luzaro.
Bertsotan zinen umoretsua
eta hizketan gehiago. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra