Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beti izan zara lagunzalea. Urteak aurrera joan ahala, ordea, lagunak hiltzen joan zaizkizu. Atzo hil zitzaizun lagun taldeko azkena. Gaur bere hiletetan zaude.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ehun urtetara iristea zen
helburu edota xede
baina patua zein zikoitza den
egia da alafede.
Azken laguna herio horrek
gaur egin duenez bere
bizirik nago baina zati bat
lurperatu det nik ere.

Nun ote daukat lehengo indarra
bizi nahia ta kemena?
Azken laguna agurtu berri
ni izango naiz hurrena...
bildur naiz baina ez det urruti
betirako atsedena;
bakardadea bihurtuko da
nere lagunik onena.

Zerua gertu izanagatik
joan zirenak aparte
sentitzen ditut, ta bizitzeko
hori degu nere kalte;
indarberrituz itxaropentsu
segi nahi nuke jo ta ke
oroitzapenek bizi nazaten
azken arnasera arte.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra