Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ezkontzekoa zinen gaur, baina ezkontzan egon beharrean zure emaztearen hilkutxaren aurrean zaude.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elkar maiteak ginaden,
hortik kontuak atera
eta ia iritsiak
gure ametsan atera;
denak zapuztu kolpetik
noski biontzat kaltera,
heriotzak egin baitu
gaur zuganako aukera.
Galdera bakarra daukat:
hau posiblea ote da?
Maitea nuen laguna
orain doala lurpera;
zeruaren ametsantzat
gaurkoa gendun bezpera;
biok joan nahi genduen,
bakarrik joango zera.

Begiak malkoz bustita
nornahik hor dizkit ikusi,
barrenean etsipena
nola daukadan nagusi.
Zure gogoaren kontra
betirako nauzu utzi;
hala ere harreman denak
orain ezin ditut hautsi.
Maitea hilotza zaude
baina nik ezin dut etsi;
elkartu behar genduen
gaur bihar edota etzi;
bizitzan hartuko nuke
ahal banuke pazientzi;
zurekin nahi nuen baina
zurekin ezin naiz bizi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra