Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Berritxu Saria (3. 1997. Berriatua)
Saioa
1997-09-26 Berriatua Sariketa
Gai-jartzailea
Markuerkiaga, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Martin, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Hamabost eguneko bizitza eman dizute.
Gaiari oharrak
Bi gai eman zaizkie aukeran:
1.- Euskal Herrian monarkia jartzera doaz eta zu izango zara errege.
2.- Hamabost eguneko bizitza eman dizute.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Jon Martin

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alde batean mina daukat ta
bestaldean ere mina,
horrela bizi beharra ez da
ere oso atsegina.
Horregatikan egin behar det
orain nere ahalegina,
eta egun hautan egin behar det
orain artean ezina:
hamabost egun gozatu behar
bizi oso bat adina. (bis)


Nere alboan nabaritzen det
heriotzaren ahotsa;
nere bihotza nahiko makal ta
odolean dut izotza.
Hambost egun bakarrik dauzkat,
ze etorkizun mingotsa!
Eta hemendik gutxira nola
gelditzen zaidan bihotza,
saiatuko naiz irrifar batez
hartzen nere heriotza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra