Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Joseba Goienola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Berritxu Saria (3. 1997. Berriatua)
Saioa
1997-09-26 Berriatua Sariketa
Gai-jartzailea
Markuerkiaga, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Goienola, Joseba
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Hamabost eguneko bizitza eman dizute.
Gaiari oharrak
Bi gai eman zaizkie aukeran:
1.- Euskal Herrian monarkia jartzera doaz eta zu izango zara errege.
2.- Hamabost eguneko bizitza eman dizute.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Joseba Goienola

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Notizi hobeak nahiz ta ditugun
ta duten hainbat tamaino,
buru aldera etorri zaizkit
oraintxe nahi hainbat laino.
Reakzioa ezagutu're
ez dut egiten ondino,
hamabost egun ditut bizitzen,
ez dago hain txarto, koño!
Hobe hamabost egun bizitzen
hogei urte hiltzen baino! (bis)

Benidorrera, Italiara,
Txinara eta Kubara,
hamaika bidai egin behar dut
egun hauetan ahal bada!
Egunak gutxi eta ideiaz
betea daukat ganbara,
baina guztiak beteko ditut
trankil dinbi eta danba,
agur guztioi, beste munduan
ea ikusten bagara! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra