Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-08-19 Bilbo Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Bilbao, Leire
Estiballes, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gurasoak zarete eta gaur jakin duzue zuen alaba kotxe istripuz hil dela.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estiballes:
Alaba gendun muga,
alaba helburu,
orain gure ondotik
joan da seguru.
Alperrik hainbat negar
ta malko inguru;
hementxe pasa arren
hainbeste apuru,
orain biok aurrera
jarrai behar dugu.

L.Bilbao:
Beraz, biok aurrera
ez baikara inor,
alaba hor joan da
ez jai ezta opor.
Jaietan ondo pasa,
gero hainbat zigor
baina barrerik gehio
niretzat ez da hor,
barrearen atzetik
negarra badator.

Estiballes:
Nahiz ta aukitzen garen
gaur biok arraro,
negar-malkoak dira
gaur gure esklabo;
irrifar ta barreak
betiko akabo
baina bizirik dago
gaurkoan zeharo,
gure bihotz barnean
bizirik badago.

L.Bilbao:
Gure bihotz barnean
beraz, bizi dela,
baina gaur nork kentzen dit
hutsune itzela?
Ene alaba maite
joan zaigu honela,
agur bere barrea
ta bere epela;
imajinatu daigun
jaietan bezela.

Estiballes:
Auto istripu batez
hau da zoritxarra!
Alkohola edaten baita
orain barra-barra,
baina etorkizuna
izan lei edarra;
berak nahi zuen legez
gaur ahaztu negarra,
gogoratu dezagun
bere irrifarra.

L.Bilbao:
Beraren irrifarra
bihotzera sartu,
baina nire barrena
egin zait apurtu,
ta jaietan negarrez
behar naizen urtu;
jaietan hor zaudete
hola nahi agurtu:
ondo pasatu baina
neurriak hartu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra