Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Saioa
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Sukia, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zu hiltzen saiatu dira gaur.

Deskribapena

Doinua
Amaiurreko gaztelu zaharra
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamar metrotik erori nintzen
akabo nere defentsak!
Bi hankak galdu paralitiko
zeinen etorkizun beltzak...
Urte dexente badaramatzat
ta entzun nahi ditut promesak;
hil nazatela eskatzen ditut
eta beraien ezetzak;
azkenerako gaindituko nau
nire zorionik ezak;
zianuroak irentsi bitza
gauzatu ez diren ametsak! (bis)

Ondoan dauzkat denak ni zaintzen
hiru arreba bi anai;
aman negarrak ez entzuteko
joango nintzake noranahi.
"Hil nazazue! Hil nazazue!"
baina inor ez omen da gai;
haiek sufritzen hola ikusita
Xabier ez dago lasai.
Zianuroa emaidazue
arren emaidazue ai!
Horrela ez naiz alperrik hilko
ta ez dut alperrik bizi nahi. (bis)

Ekarri dute behar nuena
erosi dute Parisen;
sumatzen ditut xiringa baten
ekarritakoak biltzen;
modu honetan ezereza naiz
ez izan eta ez izen.
Saiatu dira saiatu dira
baina azkenean ezin zen;
zer egin behar dut? Nolatan bizi
ez baldin banauzue hiltzen?
Azken arnasa emandakoan
hor hasiko naiz bizitzen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra