Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Jarritako gaia
Kartzelan hiltzea

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat heriotz badaramagu
abertzaleok geure gain,
ekaitz tartean udabarria
noiz iritsiko zaigun zain,
azken zartada giltzapetik da
hil baita Mikel Zalakain,
gerora irri izango al da
negar dagiguna orain! (BIS)

Reinsertzio hori dala ta
badute hainbat enpeino,
aske gose hau estali nahian
daukate mila engaino,
baina ez al da askotaz hobe
ondo pentsa ezkedino,
ate haunditik gorpua irten
atzetik bizirik baino. (BIS)

Kartzela hauen sortzailea da
indarraren justizia,
bertan hasi ta bukatzen zaigu
Herri nahiaren hesia,
nahiz eta bertan hainbat gudarik
utzi diguten bizia,
heriotz hauek izango dira
libertadeko hazia. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra