Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-05-19 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-05-19 Lizartza Jaialdia
Gai-jartzailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk gose greban 100 egun baino gehiago dituzu. Ondorioz, bihotza une batez gelditu egin zaizu eta segidan justizia ministeritzak hil zarela zabaldu du. Berriro zentzua itzuli zaizunean, bertsotan erantzun diezu.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-05-19 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ehun egunetan gose greban hor
jardun gera alajaina,
eta bihotzak une batean
gelditu aldi liraina,
zorionean berriro hatsa
ahaleginaren ordaina,
nahi bezin azkar ez gera hilko
zuek nahi dezue baina.

Presondegian bizi izateko
batek behar da aldarte,
gu hil gaitzaten aldamenetik
danez hainbat borondate,
eta gainera adiskide ta
sendiko denak aparte,
zaila da baina bizi nahi nuke
herria askatu arte.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra