Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-06-25 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-06-25 Garai Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagos de Enolen zazpi gazte hil ziren, heuren artean Joseba Zabala herritarra.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-06-25 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Berri triste bat hor zabaldu zan
arantzea zeriola,
Garaitar mutil bat galdu zala
ta badakizue nola,
urtea bete pasa da ia
ta oraindik zutik arbola,
ia ezin dau inork sinestu
mutila hilda dagola. (BIS)
Lizaso
Joseba zure izena ezin
nere burutik bialdu,
zu juan zinan eta berdinik
gugana ez da ugaldu,
zein bihotz haundi ta ona zendun
ekintzetan zan azaldu,
lagun urkoa(r)i laguntzearren
zedorren bizia galdu. (BIS)
Amuriza
Larrosalako mutila izanda
topau eban arantzea,
auzoa zan da: Katalina ta
aska, iturri eta etxea,
penagarria izan zan jaunak
modo hartako trantzea,
inon bizia salbatzen juanda
berak bizia galtzea. (BIS)
Lizaso
Pena badaukak bizi zinala
neronek ez ikusia,
baina betiko gogoan daukat
obretatik ikasia,
besterentzako eskeini zendun
eskeini leiken guzia,
lehen bizitza eskeini zendun
ta azkenean bizia. (BIS)
Amuriza
Mendi altuko mutila eta
mendiko arbola arreba,
hemendik hara joan zan bere
bizipena emotera,
hilda egon arren gaurko jai han be(re)
gauza ederra ez ote da?
Zure herriko txalo onenak
zuretzat dira Joseba. (BIS)
Lizaso
Berdin lur jauzi bustian edo
berdin zan elur hotzean,
berehalaxe juaten zinan
lendabiziko hotsean,
nahiz ta bizitza amaitutzen dan
persona bat erortzean,
zu beti bizi izango zera
herritarren bihotzean. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra