Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-06-26 Hernani Plaza librea [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-06-26 Hernani Plaza librea
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lapurrak sartu eta etxea defenditze arren hainbeste maite duzun txakurra hil zorian ikusi duzu etxean.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-06-26 Hernani Plaza librea [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lapur maltzurrak miatu nairik
gure baserri barrena,
zakurra zuten oztopo eta
hura jo dute aurrena,
asko ez diot eskertzen baina
hark eman du zeukan dena,
zein egia den zakurra dela
gizonen lagun onena.

O(r)ain hil zorian aurkitzen data
nere ahalegin hutsala,
zeinen babesak zaindu behar dit
baserriaren itzala,
al baldin bada, albaiteroak
azkar osatu zaitzala,
zakur maitea, maite bait zaitut
neure anai bat bezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra