Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-04-27 Orio Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Joan den astean oso haize indartsuak izan ziren eta Pasaiko txalupa bat irauli zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarrabian. Bertako timonel gaztea desagertu egin zen. Gertakizun horretan oinarrituz, Egaña, klubeko presidentea izango da, eta berri txarra ematera doa, Peñagarikano. umearen aitarengana.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Berri tristeak eman dizkiot
majinat jende jatorri,
bihotza daukat lehertu premian,
begietan bi iturri,
haizeak buelta eragin zion
traineru ziztrin horri,
beste guztiak azaldu dira,
zuena ez da etorri.
Peñagarikano
Busti dituzu ene begiak
eta itzali irrifarra,
orain koIpetik hustu behar zan
zorionaren pitxarra,
pozez zoratzen behar nuen baina
jaunak hau da zoritxarra,
sinistu ezin hil danik eta
sinistu egin beharra.
Egaña
Itsasoaren aurrean hutsa
gizonok geure bidian,
hori dela ta iluntasuna
zabaldu zait bekokian,
zu kontsolatzen ezin aritu
modu errez egokian,
pentsatu zazu gelditu dela
gustoko zuen tokian.
Peñagarikano
Harek sekula ez zuen jasan
era hontako derrota,
aita gaixoa negarrez eta
amatxok berriz porrota,
neri itsasoak seme bat kendu
ta malkoak behar bota.
Harek gehiena maite zuena
ezin dezaket gorrota.
Egaña
Ileak zutik jartzen zaizkigu,
kixkurtzen zaigu azala,
pentsatze hutsa zuen semea,
seme dotorea zala,
zure leihora ailegatzean
itsas uhinen kresala,
hartu ezazu seme zenaren
irrifarre bat bezala.
Peñagarikano
Beti bezela orduan ere
hura txintxo asko joan zan,
bere lanean saiatzen baizan
zertxobaiten esperantzan,
zuek bandera irabaztean
bere lanaren gorantzan,
harro esango det: "Hauen gidari
nere semea izan zan".

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra