Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Narbarte

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-07-25 Errenteria Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Narbarte, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mikel Arrastia, polizien ihesi hil berria zen Errenteriarra.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Narbarte

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso eskolan ibiltzen zala
iritsi zait albistia,
berak ere zun kulturarentzat
bere maitasun guztia,
baina holakotan gure etsaiak
oso aparte ez di(r)a,
halare gure bihotz barnean
degu Mikel Arrastia. (BIS)

Herria eta bere oiturak
maitatzen zitun nagusi,
bertsotan ere hasi omen zen
bere bihotz eta guzi,
zoritxarrean gero hil zitzaigun
etsaiengandik ihesi,
era hortako mutilak hola
hiltzeak ez zun merezi. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra