Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arantza artetik gora dijoan
larrosa gorri berria
mundu latz hontan goiz argi dugun
izar argi pozgarria
herria bezain tristerik zaude
seme neketaz leher ia
baina zuri da esperantzakin
begira gure herria
gaurko semeen ejenplu zera
biharkoen oinarria.
Zugan sarritan gozatua dut
nere bihotzaren mina
bakardadean dagon gizonak
zugan bai du atsegina
bide galduko gau ilunetan
zaitut oskarbi urdina
diferentziak nahiz eta euki
gu baino berau egina
mundu honetan bizi izateko
gizonezkoen berdina.
Nigaz batera eraman duzu
bizitza latzaren zama
gure bidea maitasunean
helburu berak darama
nere bertsoen olerki umilak
andre zuregan narama
eman dizute sarri askotan
izate debilen fama
kontra txaIoak zuretzat ditut
nere emazte nere ama.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra