Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Emakumea.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Emakumea gaitzat hartuta
lan haundi batek narama
emakumeak jatorriz dauka
txar edo onaren fama
baina gehiena erameten du
famili bateko zama
nik hoientzako esan nahi nuke
gora jasotzen al dana
gehien gehiena goratu behar
ni sortu ninduen ama.

Emakumea paraisoan
Adanekin egondua
esaten dute beragatikan
galdu ote zan gerua
emakumeak berakin elauka
familiako berua
sortutzen digo etxeko poza
sortutzen du ingurua
emakumerik ez balegoke
akabo gure mundua.

Ta emazteki hoientzak nola
eman behar ez dan sonik
etxeak ez du ezertxo ere
sukaldean ez bada gonik
bat baino gehiok esaten dute
ez da emakume onik
gizonezkuak etzazutela
esan horrelako bromik
ez da munduan emakumea
maite ez duen gizonik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra