Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
Bertsoa entzun |
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neskatxa nahi nizuke
zerbait adierazi,
pena izan ez dezazun
bihar edo etzi,
mutil asko dabiltzu
zirri ta igurtzi,
zeure nortasunari
neurri baten eutsi,
zeuk pentsatu zeini
ta zertaraino utzi. (BIS)
Mutil askotxok dute
mingaina leguna,
aisa engainatzeko
gustoko laguna,
eskuratu artean
berarek nahi duna,
esango dizu: "nere
maite ta kuttuna".
Zuk ez dana sinistu,
ez izan tuntuna! (BIS)
Zeure gorputz ederrez
kargua erabili,
goseak egonda ere
eginaz bijili,
baita esan ere inoiz
zenbaitzu mutili:
"Ez nauk engainatuko,
alperrik habil hi."
Egiz maite zaituan
harekin ibili. (BIS)
Jardun hau zuretzako
tristea izango zan,
ustez hitzegin dizut
aita on baten trazan,
ez jolastutzekorik,
nik ez dizut esan,
baina jokatu zazu
kristauaren gisan,
edozeinen mirabe
ez zaitezen izan. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra