Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-04-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (35. 2006. Gabiria)
Saioa
2006-04-08 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure ordenagailura gazte koadrila bat beste mutiko bat jipoitzen ari den bideoa iritsi da.

Deskribapena

Doinua
Euskal Herriko lur maite hartan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-04-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hartzen ari den jipoiak behintzat
edukiko du nibela;
agian bihar aterako da
gizajoaren eskela.
Hau da gizarte harrigarria
hau da gizarte ustela!
Nahiz eta denok pentsatzen dugun
gu geu izan gintezkeela
begira gaude pelikula bat
izango balitz bezela.

Ukabilkadaz ukabilkada
dibertitzea da xede;
bost baten kontra jarri ezkero
moldatu ohi gara trebe.
Hau denontzako dugu kaltera
ez da inoren mesede;
hau egin dunak nahiko delitu
badu baina alafede
beste hainbeste delitu badu
bidali didanak ere!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra