Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iker Zubeldia
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iker Zubeldia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia: Hori da orrazkera
hori da jazkera!
A. Oiartzabal: Guk ez genuen ibiltzen
horien tankera;
I. Zubeldia: pailazoen berdina
gutxigora behera.
A. Oiartzabal: Zer nahi dezu esatea?
Zahartu egin gera!
A. Oiartzabal: Ederki aldatu da
oraingo gaztia;
I. Zubeldia: beti egiten dute
nahi duten guztia.
A. Oiartzabal: Dena da gona motza
dena eskotia
I. Zubeldia: ta gure bistarentzat
dago garestia.
I. Zubeldia: Pena gaur etorri naiz
antiaju gabe
A. Oiartzabal: baina hala're majo
berotuta zaude;
I. Zubeldia: imajinau iten det
xuabe-xuabe?
A. Oiartzabal: Pentsa egin diola
bastoiak'e alde!
A. Oiartzabal: Baino gutxinez dago
bankuan jarria
I. Zubeldia: ea asetzen degun
gure egarria.
A. Oiartzabal: Intentzioa dauka
ikaragarria
I. Zubeldia: bastoiaren moukoa
jarria det ia.
I. Zubeldia: Bateko gona motza
besteko pantia
A. Oiartzabal: gaztia berez degu
hain elegantia!
I. Zubeldia: Ipurdia mugituz
dijoz urrutia
A. Oiartzabal: baina hori ez al da
gu bion kaltia?
A. Oiartzabal: Ai etorriko balitz
baten bat ondora!
I. Zubeldia: Ordun jarriko ginen
biok'e gustora;
A. Oiartzabal: bilutsik ibiltzea
da egungo moda;
I. Zubeldia: kontuz, igoko zaizu
azukarra gora!
I. Zubeldia: Hori da orain igotzen
zaigun bakarra
A. Oiartzabal: baina laguntza gisan
hor degu Viagra;
I. Zubeldia: kolesterolan pare
degu azukarra.
A. Oiartzabal: Mingainetik joaten
zaigu gaur indarra.
A. Oiartzabal: Alper-alperrik gaude
gaur bi jubilatu
I. Zubeldia: ta ikuskizun hori
behar da bukatu.
A. Oiartzabal: Ez zaiozula nere
andriai kontatu!
I. Zubeldia: Hobe taberna junda
trago bana hartu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra