Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Amuriza, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Lagundurikan danoi I
Mundu hau uzten bazun
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.- Zuen alaba bakarrak moja joatea erabaki du.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Lagundurikan danoi I

J. Maia:

Komenturaino zoaz
ene ze balantza!
Nunbait izango dezu
barruan arantza
erabakiak ondo
pentsatzean datza
ez ote dezu eukiko
nunbait’e zalantza?
Damutuko zerala
badet esperantza.


A. Agirre:

Monja doala esan du
neska pinpirinak
ai ze ateraldiak
etxeko sorginak!
Nik nola ezkutatu
barreneko minak?
Aintzat hartuz jainkoak
ta ama birjinak
ikusten badituzu
eman eskuminak.


2.- Zuen semea Irakera doa kazetari.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Mundu hau uzten bazun

J. Maia:

Irak aldera zoaz
zure odisean
herio ta beldurra
dira konplize han
polboraren usaia
han dabil haizean.
Nahiz lanean ibili
denbora luzean
ez du ezer balio
itzuli ezean.


A. Agirre:

Nunbait ausarta zera
ez zera koldarra
erakargarri zaizu
gerraren indarra
ta nik onartu behar
hau da zoritxarra!
Hauxe da desioa
desio bakarra
ez dedila izan zure
azken titularra.


3.- Zuen alaba Everestera doa espedizio batean.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Lagundurikan danoi I

J. Maia:

Everestera zoaz
ta badet beldurra
zortzi milakoena
a ze iruzurra!
Han zuritu liteke
edonoiz muturra
ta ez zaite itsutu
ta izan zuhurra
berriz itzultzea da
egizko gailurra.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago I

A. Agirre:

Zortzi milako gailurra dezu
zure jomuga ta meta
baina zerua zein gertu dagon
ere ez da berriketa!
Zure bizitza ez arriskatu
ta osorik egin buelta
elur zuria destinu beltza
bihurtu daiteke eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra