Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mañu ia erretiratzekotan dago, baina garbi daukana da berak dituen diruak hemen gastatu behar dituela. Ez daki nola baina, eta Xebastianengana jo du aholku eske.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Ia nire bizitza
egin da bukatu,
hirurogei urte
dira ailegatu;
ehun milioi inguru edo
nik dirutan batu,
zugana etorri naiz
nolatan gastatu.

S.Lizaso:
Zelebrea ez al da
Mañuren distira?
Galdera bat egin dit
neri belarrira;
urrutira igo da
ehun milioi neurrira;
beroana kenduta
zenbat milioi dira?

Mañukorta:
Koperatiban ba'itut
nere aitzakiak;
parrik ez du egiten
nere bekokiak;
makinan eiten ditut
pieza erokiak,
gero zeinek eingo'itu
hor goma txikiak?

S.Lizaso:
Dirua nun gastatu
pentsatzen ari da;
ahaztu zaite gomakin,
hori komeni da;
jarri atzean dagon
Unairi begira,
horri emanda erdira
bihurtuko dira.

Mañukorta:
Unaik diru gutxikin
ipintzen du plana
ta beste gauza on bat
gaur dator nigana;
entzuleekin badakit
zorretan naizana;
danoi emango'izutet
milioi erdi bana!

S.Lizaso:
Denai eman ezkero
falta azkenean;
aholkularia ni
nauzu aldamenean;
erdiak utzi itzazu
nere izenean,
mezak ateratzeko
hiltzen zeranean.

Mañukorta:
Alperrik ari zera
ekin eta ekin;
asto samarra zana
lehenagotik nekin;
mezak ateratzeko
nere diruekin,
aurretik nor juango dan
Jaungoikuak jakin!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra