Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-08-15 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-08-15 Bidania-Goiatz Jaialdia
Gai-emailea
Mendizabal, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizaso, senarra, eta Sarasua, emaztea, eztabaidan ari dira. Emazteak kapritxo bat du: Zaldi eder bat erosi nahi du, eta Egaña da zaldi eder hori.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-08-15 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Kapritxoek badute
beren balioa,
eta nik bat badaukat
oso serioa,
etxean izan nahi dut
zaldi propioa,
bizkar ederrekoa
eta rubioa. (BIS)
S.Lizaso:
Andrearekin daukat
istilu gogorra,
etxerako nahi luke
abere bizkorra,
zaldia erostea
ez da derrigorra,
prezio berdinean
ekarri behorra. (BIS)
Egaña:
Mantenu on batekin
egiten det ames,
bizimodua doa
hain latz edo nekez,
baina nere aukera
egingo det errez,
andreakin joango naiz,
senarrarekin ez. (BIS)
J.Sarasua:
Kapritxoa nundik dan
errez da jakiten,
gorputzari ez diot
inoiz eragiten,
zaldiakin saltoka
nahi dut orain irten,
etxean jinasirik
ez baidut egiten. (BIS)
S.Lizaso:
Txoro kontuak ere
esaten hasita,
jendea harritzen da
andrea ikusita,
ibili gabe, ezin
igo ta jetxita,
hobe dezu poni bat
merke erosita. (BIS)
Egaña:
Eztabaida daukagu
bastante garbia,
andreak muxu eman,
kendu izerdia,
eta Lizasorentzat
a ze pikardia,
nik ukituko baidet
haren ipurdia. (BIS)
J.Sarasua:
Etxean ez baidaukat
nik lagun santua,
harekin egin nahi dut
entrenamentua,
zaldia nahi dut soilik
hori da kontua,
mandua aspaldian
daukat probatua. (BIS)
S.Lizaso:
Nahiz-ta andreak duen
zaldian gogoa,
ezeztatu behar det
horrek dun asmoa,
ez dezu erosiko
esatera noa,
mandoa baldin banaiz,
nik daukat mandoa. (BIS)
Egaña:
Emazteak oraintxe
egin du aukera,
zaldiak beteko du
behar dan papera,
etxean mando bat du
troteko antzera,
ta orain galopean
gozatuko zera. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra