Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Arrieta, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sinisten al dezue justizian?

Deskribapena

Doinua
Dama askoren engainagarri
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Batzuk dirutan igari dabiltz,
besteak ezin bizi-ta,
seme onenak preso dauzkagu
ateak giltzaz itxita,
etsaien esku erortzen dana
irten hezurrak hautsita,
justiziakin zeinek sinistu
gauza hauek ikusita?
Murua
Justizia bai eta non dago
gaur egun bada nahiko lan,
batzuek lana ugari egin
ta hauena besteak jan,
nik justiziaz dut konfiantza
baina ai zer gertatzen dan!
Batere ez dut hau betetzeko
jarririk dauden hoiengan.
Lazkao-Txiki
Oraindik ezin konprenditu det
nik justiziaren hitza,
nola oso ezberdina dagon
gizon hakoitzan bizitza,
batzuentzako lenen zigorra
ta ondorenean giltza,
eta kulparik haundinekoak
oraindik libre dabiltza.
Amuriza
Justiziarik ha ote dagon
Arrietaren eskea,
Euskal Herriak badaki zer dan
ez dagona sinestea,
hemen fedea gairtezka dago
baina falta da bestea,
ta izateko ere arrazoi gutxi
hori da jaunak tristea.
Lizaso
Hala ere eskuak garbitzen
hor dabiltza afanean,
nik behintzat ez det bate(re) federik
jende horren esanean,
berak egurra goitikan bera
beti edo gehienean,
injustizia besterik ez da
justizian izenean.
Murua
Haundiki hoien giza taldeak
Iegedia jarri zuan,
harez geroztik darabilkite
konbeni zaien moduan,
justizientzat nik konfiantza
ez neukan bide aritzuan,
baldin da bera jarriko balitz
herriaren zerbitzuan.
Lazkao-txiki
Justiziaren izenarekin
horrenbeste injustizi,
arrazoi haundienarekin
askotan ez leike bizi,
nik bezelaxe badakizute
nahi badezue ikusi,
besteentzako legeak jarri
eta indarra nagusi.
Amuriza
Kendu nahi dure hizkuntza eta
kendu nahi dute etxea,
zigortu digute aurrea ta
berdin-berdinik atzea,
zeruan omen da justizia
ta lurrean gurutzea,
hori sinistu baino naio det
inpernuan erretzea.
Lizaso
Baina batzuek sinesten dure
bakoitzak bere kaltera,
AEK-n papelak pegatzean
azkar kuartelen batera,
eta Amedo kriminal hori
libre batetik hestera,
zer justiziren mende gabiltzan
hortik kontuak atera.
Murua
Hainbeste juez badago baina
hau da daukagun harria,
justizi eza gertatzen zaigu
zama ikaragarria,
Franco-n garaian bezela dago
bi zati Euskal Herria,
justizia hemen badago baina
ejerzitoak jarria.
Lazkao-txiki
Hainbeste seme giltzapetu ta
huskeri baten medio,
oker gehiago egindakoak
libre dabiltz oraindio,
ta Amuritzak inpernua naigo
duela bertsotan dio,
ikusiko du baldin bizarrak
sua hartutzen hadio.
Amuriza
Satanasen iloba behar du
Lazkao-txiki kaxkarra,
honi (e)re nunbait ahantzi zaio
zeru altuko izarra,
hik ondo dakik Euskal Herrian
dabilen sua ta garra,
batzuk erretzen ikustearren
erreko nuke bizarra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra