Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara.

Deskribapena

Doinua
Gure herri ttiki hau da
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alargun geratu nintzen
ta barruak ze oldarra!
Aspaldi agortua zait
bizi-pozaren indarra.
Pasillotan nabilela
oroitzapenaren marra
igaro eta burura
beti bere irrifarra.
Lehengo ilusio hura
orain dena da hondarra
etxean falta zenetik
nere gaueko izarra.
Orain balkoian nago-ta
ez ote da zoritxarra
larrosa gorrien ordez
salgai ipini beharra? (bis)

Berak dekoratu zuen
gure etxeko logela
berea zen armairua
ta pareteko papela.
Argia piztu hutsakin
estutu ohi zait sabela
ez nuen espero baina
hau da destinu krudela.
Minbiziak eten zuen
bion arteko kordela...
Alde egin beharra dut
zer egingo det bestela?
Aspaldian ohartu naiz
ta aitortuko det horrela:
bihotza hutsa dudala
etxea bera bezela. (bis)

Etxe bat ez da bakarrik
adreiluzko materiala
etxe bat bi bihotz dira
hori baita naturala.
Pasillotan nun-nahi dabil
sentimentuen ezpala
eta ahaztura dut nik
eginkizun printzipala
hustu ditut kajoiak ta
jaso dut bere apala...
Orain banoa etxetik
behin hartu nuen bezala.
"Salgai" jartzen det balkoian
pekatua al da ala?
Zoriontsu izan leiken
norbaitek eros dezala!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra