Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Emakume bertsolarien bentajak [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa

Deskribapena

Izenburua
Emakume bertsolarien bentajak
Dokumentuan jasotako izenburua
Emacume versolariyen ventajac
Data
2004-02-28
Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua
Deskribapen fisikoa
Papera

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Originala

Emakume bertsolarien bentajak [Bertsoa]

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Ustecabian bi milla eta
laugarren urtian gera
publicatutcen astera guaz
versolariyen galera.
Andre talde bat gustatu eta
ecarri zuten aldera
bire berriya eguiña dute
echetic oltza gañera.

2
Guc permititu guenienez bein
oltza mundura sartcia
beraiec ere pensatu zuten
gure parian jartcia.
Naiz ta ichura ederra izan
umilla eta dultcia
surtan jartcian probatutcen da
nolacua dan eltcia.

3
Agurreraco jeiquitcen bada
galtzac prepatu ederqui
berriro sillan jartcen danian
bi ancac zabal iriqui
escotetican aicia sartuz
gorputza sano eduqui
epaimaicua gobernatcen du
guizonec baño obequi.

4
Bi emacume alchatu eta
sillatic microra zucen
lendabizico pesatu nuen
nesca gueyegui ez ote cen
bata bici cen Vitoriyan'n da
bestia berriz Gasteizen
penaic batere ez nun artuco
bacarra etorri bacen.

5
Beren barruco pena guziyac
oltza gañera jasoric
iriqui gabe or uzten dute
ur botellina osoric
galdetcen dute: "Plaquiyac nago
ez al da ardo goshoric?"
"Reglaquin nator" esaten dunai
ez eguin bate casoric.

6
Lengo batian esango det noiz
larunbat illunabarra
saio ostian dantzan cebiltzan
beguira ceudenei parra.
Pandango eta verso artian
pacharana barra-barra
oriei ausi bear lieque
lendacariyac bizcarra.

7
Egun guziya campuan pasa
beste ainbeste gabian
guizon artian abillac baña
desastriac sucaldian
umeic ez dute ecartcen baña
alare secsu galdian
maldiziyua sartu digute
versolariyen taldian.

8
Oltza gañeco emacumia
ez zaigu ba arropuztu!
Bere burua merque saltcian
alde eguin du apustu.
Baina versotan latz eguiten du
guizonac artuaz estu
orretan dago sufiziente
beste bentajaric ez du.


Euskalerriyan, Vdas. Xempelar moldiztegiyan. MMIV. 90 xentimo

[2004ko Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen batzar nagusia, bazkalondoko ekitaldia]

Emakume bertsolarien bentajak [Bertsoa]

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Ustekabian bi mila eta
laugarren urtian gera
publikatutzen astera guaz
bersolarien galera.
Andre talde bat gustatu eta
ezarri zuten aldera
bide berria egina dute
etxetik oholtza gainera.

2
Guk permititu genienez behin
oholtza mundura sartzia
beraiek ere pentsatu zuten
gure parian jartzia.
Nahiz ta itxura ederra izan
umila eta dultzia
sutan jartzian probatutzen da
nolakua dan eltzia.

3
Agurrerako jeikitzen bada
galtzak prepatu ederki
berriro silan jartzen danian
bi ankak zabal iriki
eskotetikan aizia sartuz
gorputza sano eduki
epaimaikua gobernatzen du
gizonek baino obeki.

4
Bi emakume altzatu eta
silatik mikrora zuzen
lehendabizilo petsatu nuen
neska geihegi ez ote zen
bata bizi zen Vitorian ta
bestia berriz Gasteizen
penaik batere ez nun hartuko
bakarra etorri bazen.

5
Beren barruko pena guztiak
oholtza gainera jasorik
iriki gabe hor uzten dute
ur botellina osorik
galdetzen dute: "Plakiak nago
ez al da ardo goxorik?"
"Reglakin nator" esaten dunai
ez egin bate kasorik.

6
Lehengo batian esango det noiz
larunbat ilunabarra
saio ostian dantzan zebiltzan
begira zeudenei parra.
Pandango eta bertso artian
patxarana barra-barra
horiei hautsi behar lieke
lehendakariak bizkarra.

7
Egun guztia kanpuan pasa
beste hainbeste gabian
gizon artian abilak baina
desastrial sukaldian
umeik ez dute ekartzen baina
hala ere sexu galdian
maldizioa sartu digute
bersolarien taldian.

8
Oholtza gaineko emakumia
ez zaigu ba harropuztu!
Bere burua merke saltzian
alde egin du apustu.
Baina bertsotan latz egiten du
gizonak hartuaz estu
horretan dago sufiziente
beste bentajarik ez du.

Emakume bertsolarien bentajak [Bertsoa]

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001137.tif

xdz5_btx_001137.tif

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra