Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fueroac [Bertsoa]

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa

Deskribapena

Izenburua
Fueroac
Dokumentuan jasotako izenburua
Fueroac
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Adierazo nai det izqueta claroan
Bertso kopurua
20
Bertso dokumentu mota
Bertso-papera
Deskribapen fisikoa
1 orri (plastifikatuta)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Originala

Fueroac [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Adierazo nai det
izqueta claroan
eusquera ta fueroac
noiztic nola diran:
aspalditic neucan
jarria buruan
Iputzen oneraco
eguingo otenuan.

Noeren familico
Tubal ceritzona,
Armeniatic onera
citzaigun aurrena;
arengandican degu
izcintz ain ederra,
zarragorican ez dan
maitatsu eusquera.

Egipcio, Caldo,
Hebreo, Griegoac,
Cartagines, Romano,
Alano, Sueboac:
Vandalo, Godo, Arabe,
eta Sarracenoac,
Españira cituzten
chit guerra gaistoac.

Emengo mutillaren
corage firmeac,
Españiatic bota
citun eregeac:
eta maite gaituzte,
gure erregueac,
mereci becelashe
euscaldun gendeac.

Ezda cer duda eguin
gu guera aurrenac,
Portugaldic Francira
denetan zarrenac:
Jafeten bostgarrren seme
Tubal onarenac,
Españien asiera
eman guenduenac.

Noizeticacoa dan
gure izatea,
ez da posible orain
nic esplicatzea;
sayatu naiz aleguin
ori billatzea,
alferric izandu da
nere necatzea.

Libre vicitu ciran
republica onetan,
iñoren mende gabe
lenengo urtetan:
milla eta eun da
oguei ta irutan,
nafarraquin aurrena
adisquidetu zan.

Ala seguitu zuten
aldicho batean,
asarres apartatu
ciraden artean:
ecin compondurican
bear zan paquean,
milla eta berreun
garrengo urtean.

Guerra besteric ez izan
dembora ayetan,
eta pensatu zuten
estadu onetan:
laguntza izateco
estutasunetan,
bear zala unitu
erdaldun gendetan.

Alfonso zortzigarren
zori onecoac,
beregana guinduzen
Guipuzcoanoac:
aguintzen cizquigula
guinduzen fueroac,
erregue maitagarri
Castilletacoac.

Oec guztiac ciran
tratu itzezcoac,
ala seguitu zuten
dembora artacoac:
gordeaz osotoro
aleguin fueroac,
gure gobernatzalle
provinciacoac.

Emengo alcateac
bilduric Tolosan,
escribi citezela
denac aguindu zan:
bai eta eguin ere
alzuten prestezan,
probinciac calteric
izandu ez cezan.

Milla irureun ta
oguei ta amabost zan,
alcateac bilduba
gure erri Tolosan:
eta escribituric
urte artan bertan,
erregueri eramena
aprobatu citzan.

Enrique bigarrena
cengoen Tronoan,
Abendu illac oguei
cituen orduan:
confirmatu cizquigun
bear zan moduan,
merecia dezala
gozatu ceruan.

Ez da bada dudaric
len ere baciran,
bestela confirmatzen
arico ez ciran;
ascotan ibilli dira,
gira eta biran,
gorde dituzteneco
guizonac baciran.

Unio on bat bear da
elcarren artean,
erriac aurreratu
oidute lanean:
eta guerraric balitz
noiz bait ondorean,
españolac guerade
gustien gañean.

Ez beldurrican izan,
euscaldun gendea,
gordea degu ongui
fueroen leguea:
erreguiña daucagu
ezinic obea,
maite gaituen ama
pareric gabea.

Obligacioz da eta
joan bear guerrara,
legue maite garriac
gordeco badira:
Tangerren ipiñiric
español bandera,
dembora labur barru
echeraco guera.

!Oh! sobera eder
pobrearen ama,
contentuz beterican
gaude gu zugana:
ongui mereci dezu
daukazun fama,
Jaunac eman deizula
zuri osasuna.

Viva euscal erri ta
viva Erreguiña,
elcarri laguntzera
eguin aleguiña:
noiz bait campotarretaz
estutzen baciña,
emen daucazu gende
erne eta fiña.

Fueroac [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Adierazo nahi det
hizketa klaroan
euskera ta fueroak
noiztik nola diran:
aspalditik neukan
jarria buruan
Giputzen onerako
egingo ote nuan.

Noeren familiko
Tubal zeritzona,
Armeniatik honera
zitzaigun aurrena;
harengandikan degu
hizkuntz hain ederra,
zaharragorikan ez dan
maitatsu euskera.

Egipzio, Kaldo,
Hebreo, Griegoak,
Kartagines, Romano,
Alano, Sueboak.
Vandalo, Godo, Arabe,
eta Sarrazenoak,
Espainira zituzten
xit gerra gaiztoak.

Hemengo mutilaren
koraje firmeak,
Espainiatik bota
zitun erregeak:
eta maite gaituzte,
gure erregeak,
merezi bezelaxe
euskaldun jendeak.

Ez da zer duda egin
gu gera aurrenak,
Portugaldik Frantzira
denetan zaharrenak:
Jafeten bostgarrren seme
Tubal onarenak,
Espainien hasiera
eman genduenak.

Noizetikakoa dan
gure izatea,
ez da posible orain
nik esplikatzea;
saiatu naiz ahalegin
hori bilatzea,
alferrik izandu da
nere nekatzea.

Libre bizitu ziran
republika honetan,
inoren mende gabe
lehenengo urtetan:
mila eta ehun da
hogei ta hirutan,
nafarrakin aurrena
adiskidetu zan.

Ala segitu zuten
alditxo batean,
hasarrez apartatu
ziraden artean:
ezin konpondurikan
behar zan bakean,
mila eta berrehun
garrengo urtean.

Gerra besterik ez izan
denbora haietan,
eta pentsatu zuten
estadu honetan:
laguntza izateko
estutasunetan,
behar zala unitu
erdaldun jendetan.

Alfonso zortzigarren
zori onekoak,
beregana ginduzen
Gipuzkoanoak:
agintzen zizkigula
ginduzen fueroak,
errege maitagarri
Castilletakoak.

Hoek guztiak ziran
tratu hitzezkoak,
hala segitu zuten
denbora hartakoak:
gordeaz osotoro
ahalegin fueroak,
gure gobernatzaile
probintziakoak.

Hemengo alkateak
bildurik Tolosan,
eskribi zitezela
denak agindu zan:
bai eta egin ere
ahal zuten prestezan,
probintziak kalterik
izandu ez zezan.

Mila hirurehun ta
hogei ta hamabost zan,
alkateak bilduba
gure herri Tolosan:
eta eskribiturik
urte hartan bertan,
erregeri eramena
aprobatu zitzan.

Enrique bigarrena
zengoen Tronoan,
Abendu hilak hogei
zituen orduan:
konfirmatu zizkigun
behar zan moduan,
merezia dezala
gozatu zeruan.

Ez da bada dudarik
lehen ere baziran,
bestela konfirmatzen
ariko ez ziran;
askotan ibili dira,
jira eta biran,
gorde dituzteneko
gizonak baziran.

Unio on bat behar da
elkarren artean,
herriak aurreratu
ohi dute lanean:
eta gerrarik balitz
noizbait ondorean,
españolak gerade
guztien gainean.

Ez beldurrikan izan,
euskaldun jendea,
gordea degu ongi
fueroen legea:
erregina daukagu
ezinik hobea,
maite gaituen ama
parerik gabea.

Obligazioz da eta
joan behar gerrara,
lege maitegarriak
gordeko badira:
Tangerren ipinirik
español bandera,
denbora labur barru
etxerako gera.

!Oh! sobera eder
pobrearen ama,
Kontentuz beterikan
gaude gu zugana:
ongi merezi dezu
daukazun fama,
Jaunak eman deizula
zuri osasuna.

Biba Euskal Herri ta
Biba Erregina,
elkarri laguntzera
egin ahalegina:
noizbait kanpotarretaz
estutzen bazina,
hemen daukazu jende
erne eta fina.

Fueroac [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000461.tif

xdz5_btx_000461.tif

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra