Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Haltsu eta Jatsu (1767an) [Bertsoa]
Haltsu eta Jatsu (1767an) [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-07-21
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Adi beza Laphurdik orai hasi gerla
Haltsu Jetaatsutik sua phiztu dela.
Haltsu herri nobleak, Jatsuz trufaturik
nahi tu ohoreak; hura, azpikaturik.
Bien artean zaie Basusarri sarthu
anaia bien yuye emen da agerthu;
ez duk zeren apelik, Haltsu eta Jatsu,
errana duk bethitik: biak orobatsu.
Ez da bake biderik, Haltsu dago gogor,
yuyeaz burlaturik yarri zaio mokhor:
Ezpataren puntatik behar dik ehuritu,
bertzenaz Uztaritzetik nahi nauk pasatu.
Hau da bada lastima, dio Uztaritzek,
holako eskatima ezin ehuri berek!
dugun guziarekin erran dakiguna,
Haltsu zait Jatsurekin perfetki laguna.
Haltsuk dio erreposta koleran emaiten:
Ikhas zak, mihi presta, bai ikhas bizitzen;
Nondik huke arthoa, ez balitz hi gatik
Heroritze hauzea gelditzen baketik.
Arrazoinekin daritz guzien ahoan
zori gaizochko Uztaritz eman nauk ondoan,
nola baituk izena Uztaritz donkea,
hire duk hoberenea uzteko hobea.
Etziautak itsusi, chiribita paga,
nondik haizen ikhusi eta hire musika
Ni Jatsuekin berdin, oi hau afruntua;
nola sofri, ni nadin hula tratatua.
Hire lukek ohore, bahu nere urrina.
Arrachinaren pare duk hire yakina
Khean urtzen duk fite, guti argiturik,
elkhar iduri zaite, ez duk, ez, dudarik.
Jatsuk dio humilki Haltsuri erraten:
Anai, othoi, emeki, ungi mintza gaiten.
Galdu duzu hausia niri bortch eginik
Utz zazu yustizia, harek ez du hobenik
Ago Jatsu ichilik; ez azan engana,
izan dik nere ganik artho sari ona;
orai hi laudatzetik nahi dik pitarra,
Hargatik hiretzat dik balaka chingarra.
Hola denaz geroztik elkhar dugun maita,
graduez oraikotik ez gaitezen banta,
utz dezagun Uztaritz arrachina saltzen
zarpa duela murritz, bai tripa zimurtzen.
Haltsu eta Jatsu (1767an) [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-07-21
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000555.jpg |
xdz5_btx_000555.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra