Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

San Frantses Zabierekoa edo Yatsukoa [Bertsoa] / Alphonse Urricariet

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Urricariet, Alphonse

Deskribapena

Izenburua
San Frantses Zabierekoa edo Yatsukoa
Dokumentuan jasotako izenburua
San Frantses Zabierekoa edo Yatsukoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
San Frantses Eskualdun semea Eskual-Herriko lorea
Bertso kopurua
16
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria]
Atala
Azala
Liburukia / Urtea
3
Zenbakia
19
Orrialdeak
1
Argitalpen / inprimatze data
1894-12-01

San Frantses Zabierekoa edo Yatsukoa [Bertsoa] / Alphonse Urricariet

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1894-12-01 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
San Frantses Eskualdun semea
Eskual-Herriko lorea,
Utzi duzulakotz mundua,
Jaunak benedikatua.

2
Amodioz Jainkoarentzat
Utzi ditutz[u] bertzentzat,
Mundu huntako atseginak
Zuretzat hautatu phenak.

3
Utzirik ere ohoreak
Eta munduko bideak,
Jarri zinen bizi guziko
Iñazioaren meneko.

4
Jesusentzat sutan bihotza
Munduz mundu bazabiltza
Jesusen ezagutarazten
Eta haren maitarazten.

5
Penitenziari emana,
Utziz loa eta yana,
Zabiltza arimen ondotik
Hek zeruratzea gatik.

6
Hortakotz bethi auhenetan,
Bethi othoitz karsuetan,
Erraten zinion Jaunari:
"Barkha, Jauna, gizonari!

7
"Oi! nere Jesus guziz ona!
"Nik, noiz duket zoriona,
"Yende guziak ikhusteko
"Denak zuri belhauniko!"

8
Othoitz egin eta horrela
Nigarra dariozula,
Zohaz berriz ere airean,
Biziaren gal ordean.

9
Urean untzia galdua,
Taula tchar bati lothua,
Bazaude hirur gau-egunez,
Joa tirain borthitzenez.

10
Leihorrean zabiltzalarik,
Umilik eta pobrerik,
Han ere yartzen zaitzu Satan
Trebes bide guzietan.

11
Ahal badu nihor lagunik,
Zuk, ez dukezu lur onik,
Zure beldur dela bakarrik,
Etzaitzazke utz bizirik.

12
Zu aldiz itsuak argituz,
Eri direnak sendatuz,
Hilak phiztuz, zohaz aintzina,
Salbaien herriak barnea.

13
Bathaiatu ditutzu hola
Hamabitan ehun mila.
Eder dela zure korona!
Haundi zure zoriona!

14
Halaber zure bothereak
Dire negurri gabeak,
Hori da errana yendetan
Bazter-herri guzietan.

15
Lagunduko tu Eskualdunak
Berzentzat hain ona denak.
Eskualdunari Eskualdunek.
Erran beraz, erran denek:

16
"Zaitugunaz geroz gurea,
"Frantses Jatsuko semea,
"Zerurat gaitezken artean,
"Lagunt gaitzazu lurrean!"

San Frantses Zabierekoa edo Yatsukoa [Bertsoa] / Alphonse Urricariet

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1894-12-01 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000566.jpg

xdz5_btx_000566.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra